Greziaren zorrari buruzko txostenaren aurkezpena Bilbon
2015/06/29
Gaur, astelehena, ekainak 29, ekitaldi bat antolatu du ELAk Greziako zorrari buruz Egiaren Batzordeak egin duen txostena aurkezteko. Jakina denez, duela astebete aditu talde batek aurkeztu zuen txostena Greziako Parlamentuan. Txostenaren aurkezpena Diego Borja, Egiaren Batzordeko partaidea eta Ecuadorreko Ekonomia eta Finantza ministro ohiak egingo du.
Pablo Cotarelo, Globalizazio zorraren Behatokiko kideak eta Mikel Noval, ELAko arlo sozialeko arduradunak hartuko dute parte ere ekitaldi honetan.
Aurkezpena gaur, astelehena, ekainak 29, arratsaldeko 17:00etan izango da Bilboko Bolunta egoitzan (Ronda kalea).