Prestazio sozialetako gastu eskasa salatu du ELAk

2014/04/10
ELAren eritziz, Hego Euskal Herrian babes sozialean Europako bataz bestekoa baino 5.022,3 milioi euro gutxiago gastatzea erabaki politikoa bat da. Gizartearen pobretzea eragitea erabaki politikoa den moduan. Eta horretan dabiltza lan erreformak, murrizketak eta doitzeak, pentsioen murrizketak eta abar egiten dituztenean.

Eurostatek, Europako estatistika institutuak, Europako estatuek gastu sozialean zenbat gastatzen duten argitaratzen du, eta honek gure herrialdean egiten den gastuarekin alderatzeko aukera ematen du. Datu honek azaltzen baitu estatu eta herrialde bakoitzeko agintariek gizartearen beharrak bermatzeari zenbateko lehentasuna ematen dieten.

Europako gizarte babesari buruz argitaratutako azken datua 2011koa da, eta Europar Batasuneko 28 estatuen gastu sozialaren bataz bestekoa BPGd-aren %29,1ekoa da. Hau da, 2011an zehar sortutako 100 eurotatik 29,1 babes sozialera bideratu ziren bataz beste Europan. Euroguneko bataz bestekoa, bestalde,

%29,8koa izan da.

Dena den, estatu ezberdinen artean desberdintasun handiak daude. Gizarte babesean gastu altuena egiten duten estatuak Danimarka (BPGd-aren %34,2), Frantziar Estatua (% 33,6) eta Herbehereak (% 32,3) dira. Eta

Euroguneko gastu sozialik txikiena duten estatuak berriz, Luxenburgo (% 22,5), Espainiar Estatua (% 26,1) eta Portugal (%26,5) dira.

Hego Euskal Herriko gizarte babeseko gastuak aztertzen baditugu, seguruenik inor ez da harrituko Nafarroak Euroguneko gastu sozialik txikiena duela esaten badugu (2011an BPGdaren % 19,4). Europako bataz bestekoa baino 9,6 puntu gutxiago. Honek suposatzen du Nafarroan 1.896,5 milioi euro gehiago gastatu beharko liratekeela babes sozialean Europako bataz besteko gastua berdintzeko.

EAEko gastu soziala BPGd-aren % 24,5 izan da 2010ean (argitaratutako azken datua), eta Euroguneko hirugarren txikiena da, Nafarroak eta Luxenburgok dute soilik gizarte gastu txikiagoa. Europako bataz bestekotik 4,8 puntura. Honek EAEn Europako bataz besteko gastua berdintzeko babes sozialera bideratzen

denaz gain beste 3.125,8 milioi euro bideratu beharko liratekeela suposatzen du.

                                                   2010                2011

Danimarka                                 34,3                  34,2

Frantziar Estatua                       33,8                  33,6

Herbehereak                             32,1                  32,3

Belgika                                      30,1                  30,4

Grezia                                       29,1                   30,2

Finlandia                                  30,6                    30

15-EB                                      30,1                     29,8

Italia                                         29,9                     29,7

Irlanda                                      28,5                     29,6

Suedia                                      30,4                     29,6

Austria                                      30,6                     29,5

Alemania                                  30,6                      29,4

28-EB                                      29,3                      29,1

Erresuma Batua                      27,4                      27,3

Portugal                                  26,8                       26,5

Espainiar Estatua                   25,8                        26,1

EAE                                        24,5                          -

Luxenburgo                            23,1                        22,5

Nafarroa                                20,2                        19,4

ELAren eritziz, Hego Euskal Herrian babes sozialean Europako bataz bestekoa baino 5.022,3 milioi euro gutxiago gastatzea erabaki politikoa bat da. Gizartearen pobretzea eragitea erabaki politikoa den moduan. Eta horretan dabiltza lan erreformak, murrizketak eta doitzeak, pentsioen murrizketak eta abar egiten dituztenean.