Auzitegi Gorenak ez du onartu CCOOek eta UGTk jarritako demanda kolektiboa izapidetzea, Bizkaiko Bulegoen Hitzarmenaren indarraldiari buruzkoa

2016/03/21
ELAk behin aurreratu zuen bezala, demanda horrek ez du funtsik, ezta ibilbide juridikorik ere. Eta ildo horretatik ebatzi zuen hasieran lehen auzialdiko auzitegiak, gero Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak, eta azkenik ebazpen berdina eman du Auzitegi Gorenak.

Ekarri duen ondorio bakarra ELAk enpresetan jarritako demandak geldiaraztea izan da. Urtebete galdu da, jendea nahasita edukiz, demanda horrek hitzarmena itzuliko zielakoan.

ELAn argi dugu CEBEKek eta elkartuek ez digutela oparirik emango, eta hitzarmen duin bat izan nahi badugu, borroka egin beharko dugu. Honez gero aitzakiak bukatu egin dira, eta 22.000 lagun baino gehiago babesten dituen hitzarmen baten alde borrokan hasi behar gara.