ELAk Ertzaintzako mahai nagoziatzailea utzi du

2014/03/14
ELA Ertzaintzak eta beste sindikatu batzu "inposizio" mahaitik alde egitea erabaki dute, ikusi baitute Sailak ez daukala ertzainen lan-baldintzak negoziatzeko borondaterik.

ELAren esanetan segurtasun sailak otzan-otzan onartu ditu Rajoyren erabakiak, bereak bailiran, eta gainera, harago joanda, azken urtean ikusi izan dugu egunetik egunera ertzainen eskubideak hondatzen ari direla inposizio unilateralen ondorioz:

  • Soldata murrizketak, lan-eskubideen galera (baja laborala, 35 orduko lanaldia, norbere gaietarako egunak, Itzarri...).

  • Lanpostuen zerrenda aldatzea, Ertzaintzari eredu berri bat ezartzeko; arau nagusia, ultra-malgutasuna.

  • Ikertzeko eredu berri bat ezartzea, pertsonal kontuan murrizketa handiekin; honek antolakuntzari dagokionez kaosa eragin du, eta ondorioa herritarrentzako oso zerbitzu txarra izango da.

  • Etengabe egiten dira deialdiak zerbitzu-eginkizunetarako eta derrigorrezko adskripzioak ezartzeko; emaitza, etengabeko interinitatea.

  • Azkoiti eta Zarauzko komisariak bateratuta mantentzeko erabakiari eustea, beronen porrota agerikoa izan bada ere; gainera, halako bateratze gehiago egiteko asmoa dago.

  • Aldebiko bilerez baliatzen dira aldaketa hauetan laguntzaile diren sindikatuen mesedetan.

  • Ertzainei arazoak besterik eragiten ez dizkieten gestioekin entretenitzen eta distraitzen ari den bitartean, agerian uzten du Legea betetzeko asmorik ez duela, Lan-baldintzen Akordiorako proposamenik ez baitu egin, ELAk berea duela hilabete eta erdi egin arren; bestalde, Ertzaintzan ezarritako murrizketa guztiak mantentzen ditu.

Jokabide hau ertzainekiko errespetu falta izugarria da, eta erantzun egin behar diogu; hitz ematen dugu erantzun hau antolatuko dugula, mesedeen truke Sailarekin kolaboratzen jarraitu nahi ez duten sindikatuekin.

Egoera hau ikusirik, ulergaitza gertatzen da ESAN sindikatuaren menpekotasuna; inposizioak salatzen ditu jendaurrean, baina Mahaian jarraitzen du, Administrazioari babesa emanez; izan ere, bilerak publiko izatearen aurka dagoen sindikatu bakarra da bera.