Lanbideko langileek neurri sozialak eskatu dituzte erasoak amaitzeko

2014/05/27
Lanbideko langileek neurri sozialak eskatu dituzte erasoak amaitzeko
Lanbideko langileek elkarretaratzea egin dute goizean, ostiralean izandako gertaera salatzeko. Bilboko Errekalde auzoko bulegoari su ematen saiatu zen erabiltzaile bat.

ELAk erasoa jasan duten langileei gure elkartasuna eskaiini diete, eta Administrazioari neurri egokiak hartzeko eskatzen diote, horrelako egintza arbuiagarriak errepika ez daitezen. "Edonola ere, erakundeetako arduradunei neurritasuna eskatzen diegu adierazpen publikoak egiten dituztenean, inor inoren jopuntuan ez jartzeko, kasu honetan Lanbideko langileak dira arriskuan egon direnak".

Era berean, negoziazio mahaiaren gainean segurtasun neurriak eta arriskuen prebentzioa jarri behar direla adierazi dute. “Horrelako gertakariek agerian uzten dituzte langileek nozitzen dituzten eraso motak”, adierazi du  ELAko ordezkariak gaur goizean Bilbon. “Ekonomia eta gizartea larri daude, eta ez dago nahikoa neurri etsita dauden pertsona horiei harrera egokia egiteko”.