Elkartasuna Andaluziako SAT sindikatuarekin

2013/11/11
Elkartasuna Andaluziako SAT sindikatuarekin
Gaur goizean hasi da Granadan Andaluziako SAT sindikatuaren aurkako epaiketa. Sindikatuko 54 kide epaituko dituzte Andaluziako Epaitegi Gorenean 2012ko udan “Las Turquillas” lursaila okupatzeagatik. Ekintza honen bitartez, lurraren erabilera soziala aldarrikatu nahi zuten eta, bide batez, eskualdeko langabeziari aurre egin.

 

Ekintza honegatik 88 urteko gartzela zigorra eta 275.000 euroren isuna eskatzen dira. Izan ere, hainbat delitu egozten baitiete sindikalistei: desobedientzia larria, galerak eta usurpazioa.

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Andaluziako SAT sindikatuko kideei eta 54 auziperatuen berehalako absoluzioa eskatu. Halaber, SAT sindikatuak Andaluzia justuago baten alde egiten duen lana gopaipatu nahi du ELAk, eta Granadan antolatu diren elkartasun ekintzetan parte hartuko duela aurreratu du.