Loxineko langileen borrokak lortu du irteera kopurua murriztea, irteerak borondatezkoak izatea eta kalteordaina bikoiztea
Apirilaren 19an enpresak Enplegu Erregulazioko Espediente bat (EEE) aurkeztu zion enpresa batzordeari. Horren ondorioz, 40 langile kaleratuko ziren. Egoera honen aurrean, Loxineko langileek antolatzeko hautua egin zuten. Horri jarraiki, greba mugagabea egiten ari dira maiatzaren 10etik. Dinamika horren barruan hainbat ekintza burutu dituzte: elkarretaratzeak, Parlamentuan lan saioa, manifestazioa eta Touolouseko hirira bidaia.
Loxineko langileen borrokari esker lortu dute irteera kopurua murriztea (azkenik 29 irteera egongo dira), irteerak borondatezkoak izatea, eta legezko kalteordaina bikoiztea.
Instituzioetako laguntza falta eta lan erreformek lanpostuen suntsiketa eragin dute. Loxin enpresa aeronautika-sektorean aritzen da; zehazki, robotak egiten ditu hegazkin-eraikuntzarako. Konplexutasun itzaleko makinak ekoizten ditu, eta mundu-mailan ia-ia lehiakiderik ez dauka lehiakiderik. Hori izan zen arrakastaren gakoa nafar sorlekuko konpainia horrendako, eta, horrela, bere produktua munduko bazter anitzetara eraman zuen.
ELAk muga eta kontrolik gabeko azpikontratazioa ahalbidetzen duen marko erregulatzailea inposatu digutela salatu nahi du; baita diru-laguntzei inolako jarraipenik egiten ez zaiela ere (2008tik, Loxinek 5 milioi euro jaso ditu, Foru Gobernuak abalatutako maileguak barne). Zentzu horretan, ELAk Nafarroako erakundeei kontrola exijitzen die dirulaguntza publikoak jaso dituzten enpresak lana suntsitu ez dezaten.
Azkenik, ELAk Loxineko langileak zoriondu nahi ditu aurrera eraman duten borrokagatik.