Osakidetzako garbiketa-langileen greba urriaren 22, 23 eta 24an

2013/10/15
Zerbitzuaren esleipena duten enpresek lerroak estutzen dituzte lan-erreformaren aurkako testuen aurrean, eta gainera proposamen atzerakoiak egiten dituzte.

 

ELArentzat oso garrantzitsua da Osakidetzako Garbiketa Hitzarmena berritzea. Sektore hori azpikontratatua da, eta beraz subrogazio-eskubidea bermaturik eduki behar dute, enpresaz aldatzen diren kasurako. Eta subrogazio-eskubidea bi modutan bakarrik bermatu daiteke: baldintza-orrietan eta sektore-hitzarmenean. Hala ere, hitzarmena lortzeagatik ez gaude prest edozein gauza sinatzeko.

ELAk dei egiten die Osakidetzako garbiketa-langileei 3 greba-egun egitera: urriaren 22an, 23an, eta 24an. ELAk dei egiten die gainerako sindikatuei, deialdiarekin bat egin dezaten.

ELAren eskariak: 

  • Aurrera-eragina mugagabe izaten jarraitzea: hau da, hitzarmenak indarrean jarraitzea hurrengoa sinatu arte.

  • Salbuestearen aurkako klausula: sinatzen den hitzarmena sinaturiko epean beteko dela ziurtatzeko.

  • Homologazio-klausula: oraingo hitzarmenaren testua. Horrela, ez litzateke legezkoa izango murrizketak besterik gabe aplikatzea.

  • Karreraren atzerakinak jasotzea: zor dutena ordain dezatela.