Datuen Dabeserako Legea urratu du abian den hitzarmenaren negoziazioa ahultzeko
ELAk salaketa jarri du Iberdrolaren aurka, hark posta arruntez langileen soldatei buruzko informazioa bidali ondoren. Sindikatuaren ustez, langileen datuak babesteko eskubidea urratu da eta horregatik jarri du salaketa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
ELAk uste du maniobra hori, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa betean, iritzi publikoa eta langileak aurrez aurre jartzeko estrategia bat dela. "Pribilegiatu bakarrak 400 milioi eurotik gorako pizgarriak izango dituzten 400 zuzendari inguru dira. Konpainiak iragarri du unoiz baina mozkin handiagoak dituela, baina ezin ditu langileen lan baldintzak hobetu nahi", gaineratu du.
Informazio pribatua bidaltzeaz gain, Iberdrola zigorrak eta diziplina neurriak ezartzen ari da lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen ari diren langileen aurka. Abian den negoziazioa ahultzeko estrategia baten parte dela uste du ELAk. "Ez dira gertakari isolatuak, beldurtzeko, mobilizazioa ahultzeko eta hitzarmenaren negoziazioa baldintzatzeko estrategia baten parte da", dio ELAk.