ELAk salatzen du espetxeen pribatizazioa, eta enplegu publikoaren suntsipena

2013/10/10
ELAk salatzen du espetxeen pribatizazioa, eta enplegu publikoaren suntsipena
ELAk salatu du, Iruñeako espetxearen aurrean, presondegiak pribatizatzeko prozesua, eta langileen egiturazko defizita. Izan ere, arlo horretako beharginen baldintzak gero eta okerragoak dira, eta horrela ezin dute burutu beren lana, kalitatezko lan publiko batek eskatzen duen bezala.

 

ELA sindikatuak salatu du, elkarretaratze baten bidez, Iruñeko espetxearen egoera larria. Alde batetik, bere irekieratik behar diren baino %50ko langile gutxiago daude, eta epe horretan espetxeratuen kopurua askoz handitu da. Orduan, lan kargak eta arretaren eza gero eta kezkagarriagoak dira. Egoera psiko-soziala larria dela ere azpimarratua behar da.

Langile gutxiegi daude esparru askotan: zerbitzu medikuetan, kudeaketa sailean, zerbitzu sozialetan eta abar. Adibidez, Gizarteratze Zentroaren erabilera gutxiagotu egin da erabat, preso guztien kalterako. Gainera, egun ez daude garraio publikorik Iruñeko espetxeraino iristeko, eta horrek kalte handiak sortzen die langileei zein espetxeratuei (hirugarren gradukoei eta ordezko neurriak betetzen dituztenei, hain zuzen) eta euren senideei.

Hori dena gutxi balitz, Gobernua kanpoko zainketa pribatizatzen ari da, eta zerbitzu hori PPtik gertu dauden segurtasun enpresei ematen die. Horrek beste zerbitzuen pribatizazioaren bidea irekitzen du, eta zerbitzu zein enplegu publikoaren suntsipena dakar.