ELAk Nafarroako suhiltzaileen langile batzordean lankidetza berreskuratzeko eskatzen du

2016/06/01
ELAk suhiltzaileen langile batzordean lankidetza berreskuratzeko eskatzen du, LABek ateratako idazki bat dela-eta eten egin baitzen. Desadostasunari zor zaion errespetua langile batzorde batean nahitaezko baldintza izan behar du, langileon ordezkari bakoitzaren betebehara eta eskubidea baita zerbitzuari mesede egingo dion edozein neurri proposatzea.

Gauzak honela, ELAk 2016ko urtarrilea argi utzi zuen LABek idazkian egindako baieztapenak faltsuak zirela, eta beraz, zuzenketa egin behar zutela. LABen aldetik ez dugunez inolako erreakziorik jaso, amankomunean lan egiteko baldintzarik ez dago. Ondorioz, aipatutako batzordeak ELAko ordezkaririk gabe egiten ari dira, eta batzordeari dagozkion ekimenetan ELAk ez du parte hartzen (gaurko prentsaurrean bezala)

ELAk bere garaian proposatu zituen neurrian artean, Trinitariosen anbulantzia mantentzeko proposamena dago, Osasunbideak kontratatutako TES, mediku eta erizainarekin; horrela, zerbitzu honek ez zion parkeetako gutxiengo kopuruari eragingo, eta egun dauden oinarrizko anbulantziak mantenduz (zerbitzuaren berezkoak). Ordu poltsari dagokionez, ELAk ildo berean egin zituen ekarpenak bere garaian, baina ez zuen inolako erantzunik jaso.

Hau guztia kontuan harturik, zerbitzuan egun dugun egoera UPNko aurreko gobernuen kudeaketa txarragatik datorkigu eta oraingo gobernuari eta suhiltzaileen zerbitzu taldeari dagozkie alde batetik, langile batzordean dagoen komunikazio falta desblokeatzea, eta bestetik, egiten diren ekarpen guztiak entzutea eta kontuan hartzea, zerbitzu hau gauza dadin bai parkeetako gutxiengoa eta bai egungo araudia konplituz.