Maiatzaren 30eko greba orokorra erregistratu da Donostian
2013/05/08
Maiatzaren 30eko Greba Orokorra deitzen duten sindikatu eta eragile sozialen ordezkaritza batek greba erregistratu du gaur eguerdian Donostiako Lan Ordezkaritzan. Ekitaldi honetan izan dira ELA eta LAB sindikatuetako idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz "Txiki" eta Ainhoa Etxaide, besteak beste. Komunikabideen aurrean greban parte hartzeko deialdia egin diote euskal langilegoari.