ELA Via Catalana-k antolatu duen giza-katearekin
2013/09/11
Irailaren 11a Kataluniaren egun nazionala da, Diada. Egun hau ospatzeko Via Catalanako kideek ekimen ikusgarria antolatu dute: El Pertusetik Alcarrera dauden 400 kilometroak giza-kate baten bidez lotzea. Helburua: Kataluniaren independentzia eskatzea.
Arratsaldean egin den ekintza honetan ehunka milaka lagunek hartu dute parte. Ekimenari elkartasuna adierazi asmoz ELAk autobus bat antolatu du Euskal Herritik; Bartzelonako Passeig de Gràcian kokatu dira ekimenari babesa eman asmoz Kataluniara joan diren ELAko lagunak.