Forua, aparteko paga eta baloiak kanpora botatzea

2012/10/29
Forua, aparteko paga eta baloiak kanpora botatzea
Foru Gobernuak hainbat astetako atzerapenez eman die sindikatuei txosten juridiko jakin bat, eta txosten horrek erabat zalantzan jarri du aparteko paga ezabatzeko derrigortasuna Nafarroan. Ivan Gimenez, ELA-Gizalaneko arduradunaren hitzetan denbora irabazteko edozein gauza egiteko prest dago Barcinaren gobernua. 2013ko pagak aurreratzearen ziria lau haizeetara zabaldu du, ebasketa mozorrotze aldera.