LAN HERIOTZA
Behargin bat hil da Astilleros Muruetan, Erandion
Goizean zendu da Ainar SL azpikontratan lan egiten zuen 64 urteko gizona. Osasun zerbitzuek bertaratu arren, ezin izan dute ezer egin.
Dagoeneko 48 behargin hil dira 2023an lan isripuen ondorioz Hego Euskal Herrian. Zehazki 10 dira Bizkaiko lurraldean.
Jakina da sektore honek pairatzen dituen arriskuengatik prebentzio neurri egokiak beharrekoak direla segurtasun maila egokia bermatzeko. Lan gainkargak, altuera handiak, lan erritmo bortitzak eta makina astun eta arriskutsuak maneiatzen dituzte, besteak beste, eta ondorioz prebentzio araudia modu egokian ezarrita izan ezean, lan istripuak edo laneko gaixotasunak pairatzeko probabilitatea areagotu egiten da.
ELAk lan heriotza salatzeko ekintzak bultzatuko ditu familiari elkartasuna adierazi eta pairatzen dugun istripuen kopuru lotsagarri hau agenda politikoan kokatzeko.