ELAk Eusko Jaularitzak BIOCRUCES institutua eratzeko proiektua bertan behera utzi nahi duela salatzen du

2013/04/19
BIOEF Eusko jaurlaritzaren fundazio publikoa da, EAEn ikerkuntza biosanitarioa garatzeko hainbat erakundek ezarri dituzten fondoak kudeatzen dituena.

BIOEFen baitan zenbait institutu sortu dira, horietako bat BIOCRUCES da. Eusko Jaurlaritzak institutu honek orain artean egindako lana deseustatu nahi du proiektuak geldiaraziz eta langileen lan baldintzak zapuztuz. Jaurlaritzaren erabakiaren ondorio okerrak ulertzeko, honakoa jakin behar da: BIOCRUCESEN fondoak institutuak berak lortzen ditu, batez ere Estatutik eta Europar Batasunetik .

ELAk ez du onartzen Eusko Jaurlaritzak eta BIOEFek, krisia aitzakitzat hartuta, BIOCRUCESen lana bertan behera utzi nahi izatea, batez ere, ikerkuntza sustatzea krisialdia gainditzeko lerro nagusietakoa izan beharko lukeela uste dugulako.

Ikerkuntza biosanitarioaren aldeko benetako apostua egitea eskatzen dio ELAK Jaurlaritzari, orain arte egindako lana mantenduz eta proiektuaren bideragarritasuna bermatuz. Era berean, lorpen zientifikoak medikuntzan aplikatzeko ikerketa eta kudeaketa lanetan ari diren langileen lanpostuak eta lan baldintzak ere mantendu behar ditu Eusko Jaurlaritzak, halabeharrez.