Erreforma laborala eskuin muturrak eta ugazabek nahi zutena baino urrunago doa

2012/02/11
ELArentzat, eskuin muturrak eta espainiar enpresarioek ametsetan ere ez zuten uste gobernu batek euren eskari guztiak onartuko zituenik. Baina horixe gertatu da:, eta erreforma honen emaitzak langabezia handiagoa eta langileen txirotzea besterik ez dira izango.

 

Madrilen onartu den testua eskubide laboralei egindako eraso oso larria eta lazgarria da, eta Espainiako eskuin muturrak, politikoak zein enpresetakoak, eskatutakoa baino haratago iritsi da.

ELAren iritziz, Mariano Raxoiren gobernuak enpresarioen alde egin du negoziazio kolektiboari, kaleratzeari, malgutasun laboralari eta kontratuei dagokienez. Desoreka erabatekoa da, eta langileak salgai huts bihurtzen ditu.

ELAk datorren astelehenean bere Nazio Batzordea bilduko du, erreforma honi eman beharreko erantzuna eztabaidatzeko, izan ere, patronalaren boterea are gehiago hedatzen baitu, langile-klasea gero eta egoera ahulagoan dagoen artean.