ELAk bat egiten du larunbatean Iruñean izanen den mobilizazioarekin, Altsasuko gazteendako justizia eskatuz

2019/10/24
ELAk kasu horretan egin den bidegabekeria salatzen du, eta elkartasuna adierazten die kondenaturikoei, haien senideei eta haien inguruko jendeari. Mobilizazioan Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak, parte hartuko du.

ELAk eta bere idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak parte hartuko dute datorren larunbatean, urriak 26. Mobilizazioan, Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusiak parte hartuko du.

Sindikatuaren iritziz Altsasuko gazteei ezarritako kondena hori zentzugabekeria juridiko eta politiko hutsa da, eta beraz bere elkartasuna adierazten die zigorturiko pertsonei, haien etxekoei eta lagunei.

Azkenik, ELAk azpimarratzen ditu Nafarroako gizartearen mobilizazio jendetsuak, justizia eta proportzionaltasuna eskatuz. Ildo horretatik jarraikiz datorren larunbateko elkarretaratzean ere ugari-ugari parte hartzera dei egiten dugu.