Bi egunetan greba egingo dute eskola garraioetako eta patioteako zaintzaileek

2013/06/11
Bi egunetan greba egingo dute eskola garraioetako eta patioteako zaintzaileek
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta lan hitzarmenaren aldeko greba egingo dute datorren asteko astearte eta asteazkenean eskola garraio eta patioteako zaintzaleek. Aurretiaz, ostiral honetarako elkarretaratzeak deitu dituzte.

Sindikatuetako ordezkariak salatu dute azken hilabeteotako negoziazio ahaleginak ez dutela ezertarako balio izan. "Zerbitzua daramaten enpresak, EULEN eta CLECE, indartsu sentitzen dira Gobernu zentralak eman dien lan erreforma berriarekin eta ez dute negoziatzeko ahaleginik egiten".

Autobus eta patioteako langileek ez dute azken hiru urteotan soldata igoerarik jaso eta asteko lan orduak ez dira 10etik pasatzen. Guztira 500 langile inguruk osatzen dute sektorea.