ELAk Santutxuko gertakariak arbuiatu ditu
2012/03/09
ELAk, beste sindikatu eta gizarte-mugimendu batzurekin batera, greba orokorra deitu du martxoaren 29rako. Bart Bilboko Santutxu auzoan istilu batzuk gertatu ziren, eta greba orokorrarekin lotutako pintada batzuk ere agertu.
ELAk gertakari hauek arbuiatu egiten ditu. Greba orokorrerako aski zergati badago, eta hasieratik ekintza demokratiko eta masibo gisa proposatu dugu, gizartean nagusi den haserrea kalean adierazteko gauza izango dena.
Halaber, arbuiatu egiten dugu ere honelako istiluak greba orokorrarekin eta bera deitzen dutenekin lotu nahi izatea.