Polizia-etxeetako garbitzaileei ere txertoa jartzea eskatu dio ELAk Segurtasun Sailari
Igaro den otsailean, Eusko Jaurlaritzak Segurtasun Saileko langileen txertaketari ekin nahi ziola adierazi zuen eta azken asteetan prozesuari hasiera eman dio. Txertaketa prozesu honetan, Segurtasun Saileko langile guztiak kontuan hartzea eskatu du ELAk, arrisku faktoreak eta esposizio-maila kontuan hartuta. Hala, polizia etxeetako garbitzaileei ere txerto jartzea eskatu du, pandemia honetan zehar euren burua babesteko ekipamendurik izan ez dutela nabarmenduz.
Garbialdi enpresak langileen eskakizunei entzungor, EPI-rik gabeko baldintzatan izan ditu lanean, nahiz eta, lan ikuskaritzan salatua izan, eta honek, bere betebeharra gogorarazi zion. Hala eta guztiz ere, enpresak ez ditu segurtasun neurriak betetzen eta oraindik ere EPI nahikorik gabe jarraitzen dute lanean. Hau lotsagarria da. Garbialdi enpresaren utzikeria salatu nahi dugu berriz ere, bere langileak segurtasun bermerik gabe mantentzeagatik. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Segurtasun Saileko langile diren heinean, garbitzaileez ardura dadila eta txertaketa prozesuan barne hartu ditzala.