Kutxa-Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako elkarretaratzea ostegunean Donostian

2014/09/23
Kutxa-Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako elkarretaratzea ostegunean Donostian
Datorren ostegunean, hilak 25, Kutxako administrazio kontseilua bilduko da fundazio bankarioaren patronatoa izendatzeko. Hori dela eta. pribatizazioaren aurkako plataformak elkarretaratzea deitu du ostegunerako.

Argudio politiko, ekonomiko edo legalik gabe, espekulatzaile eta bankeroen mesedetan kutxak likidatzea erabaki duten horiek, beren bide orria jarraitzen dute: Kutxa-Kutxabank-en pribatizazioa da datorren asanbladara eramango duten proposamena. Ez zaie inporta gehiengo sozial eta sindikala kontra egotea, ez zaie inporta euskal jendarteari bere iritzia emateko aukera lapurtu izana edo FDG bezalako instituzioek erakutsi izana legez ez dela derrigorrezkoa egiten ari diren hori egitea.

PNV, PP eta PSEren eskutik Gipuzkoako jendarteari egiten zaion espoliazioak bere alde du oraingo honetan CCOOren bozka. CCOOk Kutxa-Kutxabank-en izaera publikoo eta soziala mantentzearen alde bozka dezake eta honela proposamena aurrera aterako da edo PNV, PP eta PSErekin batera bozka dezake kutxak pribatizatu eta likidatuz, eta hau da egingo duena.

Hilaren 25ean Kutxa-Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako eta Euskal Herrirako sistema Finantziario publiko baten aldeko plataformak Donostian, goizeko 11etan Udaletxetik irten eta Kutxan (Gabiria kalea) amaituko den giza katean parte hartzeko deia luzatzen du; denbora dago, alternatiba ere badago, borondatea besterik ez da falta Kutxa-Kutxabank pertsonen eta euskal ehun prodiktiboaren mesedetara, eta ez akziodun espekulatzaileen irabaziak handitzeko, egongo den erakunde finantziario publiko bat