ELAk salatzen du Espainiako Gobernuak merkantziako garraiolarien atsedenaldiak eta gidatzeko gehienezko orduak aldatu izana
2022/03/23
Espainiako gobernuak garraioko grebari erantzunez neurri gisa onartutako ebazpenak honako aldaketa egiteko aukera ematen du: errepideko merkantzia garraioko norbere konturako langileen lanaldia orain arteko 9 orduetatik 11 ordura luzatuko da, eta atsedenaldia 11 ordutik 9ra murriztu.
Erabaki horren aurrean, ELAk honako hau adierazi du:
- Lan baldintzak prekarizatu eta okertu egiten dituen neurria da, berez prekarioa den sektorean. Onargaitza da.
- Pertsonen osasuna eta ongizatea okertzea dakarren guztiaren erabilera salatzen du sindiaktuak. Gatazka sozial baten ondorioak minimizatzeko tresna gisa erabiltzen saiatzea ere larria da. Legez ezarritako lanaldiak luzatzea eta atsedenaldiak murriztea, horrek dakartzan lan kargak handituz, guztiz onartezina da.
ELAk Espainiako gobernuari eskatu dio zuzentzeko eta kentzeko prekarietatea eta segurtasunik eza besterik eragiten ez duten neurri horiek, arriskuan jartzen baitute bai sektorean lan egiten duten pertsonen osotasun fisikoa, bai gizarte osoarena, onargaitza baita nola behartzen diren garraiolariak beharrezko atsedenik gabe lan egitera.