Bilboko metroko langileen %90ek lanuztea egin dute
Greba-batzordeak (ELA-CIM-UGT-LAB-ESK) langileen batzarrak lanuzteak deitu ditu ere urtarrilak 19 eta 26rako.
Bestalde, ,urtarrilak 19an manifestazioa abiatuko da, Arriaga plazatik 11etan eta Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean amaituko da.
Hona hemen, berriro ere, gatazkaren arrazoiak, labur-labur:
Metro Bilbaoren oraingo gestoreek ez dituzte akordioak betetzen.
Besteak beste, uztailean hainbeste kostatu zitzaigun lantaldeari buruzko akordioa urratzen dute. Orduan denontzat ona zela aldarrika atera ziren Metro Bilbaoko zuzendariak eta orain urratzen dute. Gaitera, tren-zerbitzu, mantentze-arloaren berregituratze eta lanaldien murrizketen akordioak ere eroan dituzte honaino.
Metro Bilbaon enplegua suntsitzen saiatzen ari diren gatazka da, egiturazko lanpostuak kenduz. Sindikatuok argi dugu enplegu publikoa eta kalitatezkoa defendatzen ari dira