JANTOKIAK

Zuzeneko Kudeaketako jantokietan mobilizazio gehiago deitu ditu ELAk

2026/02/27
Zuzeneko Kudeaketako jantokietan mobilizazio gehiago deitu ditu ELAk
ELAtik kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien grebaren jarraipen masiboa nabarmendu du. Blokeo egoera eta negoziazio mahaian aurrerapausorik ez dagoenez, ELAk beste greba deialdi bat erregistratu du martxoaren 10, 11 eta 12rako.

ELAk gogorarazi nahi du aldarrikapenek erantzunik gabe jarraitzen dutela. Hau da, negoziazio-mahaian ez da bermatzen KPIaren araberako soldata-igoerarik. Kudeaketa zuzeneko langileen baldintzak kudeaketa zuzeneko mahaian negoziatu behar dira, inolako sabairik gabe eta beste hitzarmen batzuen mende egon gabe.
Bestalde, ezinbestekoa da negoziazio-mahaia desblokeatzea eta ratioei, lan-kargei eta gutxieneko lanaldiei irtenbidea ematea.
ELAk patronalari eskatzen dio jarrera aldatzeko eta seriotasunez negoziatzeko, eta Hezkuntza Sailari gatazka honetan parte hartzeko eta bere erantzukizuna bere gain hartzeko.