Karta Sozialaren aldeko giza-katea
2015/03/02
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aldeko giza katea egin da gaur goizean Bilbon. Era berean, martxoaren 14ean egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute Karta Soziala bultzatzen duten sindikatu eta eragile sozialek. Giza-katea Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik (Gran Vía,85) abiatu da goizeko 11,30etan eta Bizkaiko Foru Aldundian amaitu da.