Gehiengoa mespretxatzen duen aniztasun ereduaren paradoxa

2009/09/21
Eusko Legebiltzarrean hilak 24ean emango den EITBko Administrazio Kontseiluaren hautaketa salatzen du ELAk.

ELA sindikatuak gogorki salatu du PSE, EAJ-PNV eta PP alderdien begirune demokratiko eza EITBko Administrazio Kontseiluko partaideak izendatzerakoan. Irailaren 24ean Legebiltzarraren Osoko Bilkuran Kontseilua osatuko duten pertsonen izendapena emango da. Alderdien arteko akordioa aditzera eman dute, proposamenak egiteko epea bukatzeke zegoela. Honek argi erakusten du  ustezko “aniztasuna”ren erabilera, azken finean demokraziaren aurkako erabakiak hartzeko darabilte eta.  

Eurentzat gordetzen dute Legebiltzarreko ordezkaritzaren araberako proportziozko banaketa eta, bestalde, gehiengo sindikala mespretxatzen dute, hori bera baztertu nahiean  ordezkaritzarik gabe uzteko. Jokabide honek demokraziaren aurkako bidegabekeria galanta erakusten du, zigorgabetasunik aritzen direnekoena, hain zuzen ere. 

Erabaki honek argiro erakusten  du gobernuak eta bere lagun minek  nolako bidea hartu duten  zaindu beharreko eskubideak urratzeko garaian.