Iruzurgileen izenak publiko egin ditzatela galdegin die ELAk Euskal Ogasunei
ELAk galdegin die Erkidegoko Autonomo eta Nafarroako Ogasunei iruzurgileen izenak publiko egin ditzaten.
Estatuko ogasuna ikertzen ari den pertsonen zerrendaren argitaratzeari buruz Madrilen sortutako eztabaidaren harira, Mikel Noval, ELAko Azterketa Bulegoko arduradunak aditzera eman du “ oso ongi deritzogu EAJk Espainiako Parlamentuan eskatzea Rajoyren gobernuak publiko egin ditzala iruzurra egiten dutenen izenak, baina hobekiago irudituko litzaiguke agintzen duten instituzioetan egingo balute, Bizkaiko Foru Aldundian esaterako”.
Novalek gogora ekarri du “ ELAk askotan salatu du ogasunen gardentasun eza” eta sindikatuaren eskakizuna berretsi du iruzur fiskalaren aurkako borrokan hartu beharreko neurrien artean ogasunei iruzur egiten dietenen zerrenda argitara emateko.