Bankuek Mendiguren y Zarraua enpresa likidaziora bultzatu nahi dute

2013/06/24
Bezero nahikoa izanagatik ere, beste enpresa bat likidazioa eskatzera behartu dute. Mendiguren y Zarrauak 250 langile ditu Berrizko eta Abadiñoko lantegietan, eta egunotan bankuek ukatu egin diote proiektu industrialarekin jarraitzeko behar zuen likidezia. Egia da enpresaren zuzendaritzak ez duela gestiorik egokiena egin, baina ELAk uste du etorkizuna baduela, eta likidazioa saihesteko astia badagoela oraindik.

ELAk salatu egin behar du enpresa honen kasua ez dela bakana. Aurrekontu publikoetatik izugarrizko dirutza jasotzen ari diren finantza-erakundeek ehun produktiboa ito egiten dute. Kasu honetan 250 familia langabezian utzi nahi duten erakundeak BBVA, Kutxabank, Santander, Bankinter, Caja Laboral, dira, besteak beste. Banku hauek gizarte honentzat benetako arazoa dira, Euskal Herrian txirotzearen eragile nagusi bihurtzen ari baitira.

ELAk bere izenez salatuko ditu euskal industria itotzen ari direnak. Zeren zain ote daude Gasteizko eta Iruñeko Gobernuak eta euskal patronalak egoera hau salatzeko? Bankuak amildegirantz ari zaizkigu bultzaka, eta finantza-erakundeen konplizeak ere Euskal Herriko sare produktiboaren suntsipenean parte hartze zuzena dute.