ELAk garraiolari baten heriotza salatu du
Garraiolari bat hil da AP-68 errepidean, Murchantetik gertu. Ibilgailuak kontrako noranzko errepidea gurutzatu eta kotxeak garraiatzen zituen kamio baten kontra jo du. Istripuaren ondorioz, 44 urteko langilea hil da, eta beste kamioilaria, 41 urtekoa, zauritua izan da. ELAk elkartasuna adierazten die hildako eta zauritutako senide eta lagunei, eta ezbeharra lan istriputzat hartzeko eskatzen du, garraiolarien istripuak sarritan trafiko istripuen erregistroetan edo heriotza natural gisa zenbatzen baitira.
Sektoreko langileek pairatzen dituzten desregulazioak eta eskubide ezak lotura zuzena dute ezbehar tasaren igoerarekin, eta lana galtzeko beldurrez jasan behar izaten dituzten gehiegizko jardunaldi, ordutegi, presa eta pisuek gidarien osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dute etengabean.
Egoeraren larrituasunaren aurrean, enpresaburuen eta Nafarroako Gobernuaren inpunitatea eta konplizitatea onartezinak dira ELArentzat. Haien helburua garraio zerbitzu ahalik eta merkeena lortzea da, edozein preziotan. Lan-osasunean ere, oro har, patronala eta Gobernua eskutik doaz.
Beharrezkoa da garraio sektoreko lan baldintzak hobetzea eta, Nafarroako Parlamentuak 2018an onartu zuen bezala, lan ikuskaritzaren eskumena berreskuratzea eta plantilla hirukoiztea, Europako batez bestekoarekin parekatzeko.