Ertzaintzaren deialdi berriko 250 agenteei 1. Hizkuntza-eskakizuna exijitzearen agertu da ELA

2016/04/26
ELA Ertzaintzatik, behin eta berriz, aspalditik, Segurtasun Sailari ari gara eskatzen guzti-guztiei eskatu behar zaiela 1. Hizkuntza-eskakizuna.

Atzo egindako deialdian Ertzaintzan 250 agente-plaza berrietatik erdiei baino ez zaie eskatzen 1. Hizkuntza-eskakizuna. ELA Ertzaintzatik, behin eta berriz, aspalditik, Segurtasun Sailari ari gara eskatzen guzti-guztiei eskatu behar zaiela gutxiengo maila hori, izan ere, gure lana behar bezala bete ahal izateko konbentzituta baikaude gutxien-gutxiengo komunikazio-maila hori beharrezkoa dugula.

Are gutxiago ulertzen dugu erabaki hori, kontuan hartzen badugu EEP honen premia belaunaldi berriek aurrekoei lekua hartzea dela esaten denean. Izan ere, belaunaldi berriak hezkuntza sistematik bertatik hizkuntza gaitasunetan prestatuak baitatoz.

Gainera, Ertzaintza osoa euskalduntzeko lanean etsitzen ez badugu ere, badugu nahikoa eskarmentu jakiteko behin lanean hasi eta gero oso nekosoa eta zaila egiten dela gaitasun hori erdiestea. Beraz, Segurtasun Sailak Ertzaintzako sarreran agente izango diren guzti-guztiei gutxiengo maila hori eskatu ez izana salatzen dugu.