Gaurko negoziazio-mahaiaren bilera ostean ere ELAk Bizkaiko egoitzetan bi asteko greba deialdiari eutsi dio

2016/09/08
Gaurko negoziazio-mahaiaren bilera ostean ere ELAk Bizkaiko egoitzetan bi asteko greba deialdiari eutsi dio
Gaur goizean Bizkaiko egoitzetako patronalekin izan den bileran ELAk berriro egiaztatu du enpresen aldetik ez dagoela negoziatzeko borondaterik; batzarraren deialdia eurek egin arren, ugazabek ez dute inolako eskaintza berririk egin.

ELAk berresten du mobilizatu beharra dagoela, eta irailaren 21etik aurrera izango den bi asteko greba deialdia mantendu du; bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiari galdegin dio gatazkari irtenbide bat emateko ahalegina egin dezala.

ELAk salatu du hiru patronalek -ELBE, GESCA eta LARES- kezka handiagoa dutela laster Aldundiak berrikusiko duen plaza/prezioa gehitzeko, eta euren arteko liskarretan ari direla, Bizkaiko Aldundiak finantzatutako plaza kopuru handiagoa zeinek bereganatuko duen.