Muñoz: gure planteamenduek ez dute bidegarritasunik Lehendakariaren Mahai Sozialean

2009/06/08
Muñoz: gure planteamenduek ez dute bidegarritasunik Lehendakariaren Mahai Sozialean
ELAk Gobernuarekin eztabaidatu nahi dituen gizarte eta lan arloko gaiak azaldu zituen ekainaren 3an Lehendakaritzan burututako bileran.

Honela, besteak beste, lan prekarietatearen aurkako neurriak hartu, gizarte beharrak betetzeko gastu soziala handitu eta fiskalitate zuzenagoa ezartzea planteatu da.

Bide horretan, ELAko Idazkari Nagusia “Txiki”-k adierazi du prentsaurrekoan, Lehendakariaren txosten bat helarazi ziotela eta “Elkarrizketa Sozialaren Mahaira bideratu zituela planteaturiko gaiak eztabaidatzeari uko eginaz ” . Era honetan, Lehendakariari jakinarazi zioten planteamendu hauek ez dutela inongo bideragarritasunik patronalekin osaturiko mahai batetan, lan munduari sakonki eragiten dien gaiei ez baitie heldu nahi eta.

Muñoz-en aburuz, gobernuak jakin badaki patronalak aldarrikapenak blokeatuko dituela eta horrexegatik bidaltzen gaitu mahai horretara. “  Mahai horrek zer emango duen badaki Gobernuak eta ontzat ematen du, patronala gogaitzen duen edozein  neurririk hartu nahi ez duelako ” .

 Bestalde, ELAko Idazkari Nagusiak azpimarratu duenez “ gobernuak baieztatu digu aipaturiko Elkarrizketa Sozialaren Mahaian joko arau demokratikorik ez dagoela; hots, akordioak gutxiengo sindikalarekin hartuko dira ” .

“Edukirik gabeko “elkarrizketa soziala”-ren eredu hau era antidemokratikoan bakarrik eraman daiteke aurrera. Nafarroako eskemari jarraikiz, eduki hutsalak dituen akordioa sinatu nahi dute Erkidego Autonomoan gutxiengo sindikalarekin ”.  

 Irakurri proposamenak