ELAk bat egiten du Sarek urtarrilaren 8rako deitutako mobilizazioekin
2022/01/04
Sare herri ekimenak mobilizazioak antolatu ditu urtarrilaren 8rako Euskal Herri osoan zehar, ‘Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako BIDEAN’ lelopean. ELAk bat egiten du ekimenarekin, eta bertan parte hartzeko gonbita luzatzen die sindikatuko militante eta afiliatuei. Bizi dugun osasun egoera dela-eta, Sarek bere asmoak aldatu behar izan ditu; ez dira bi manifestazio handi egingo, Bilbon eta Baionan. Horren ordez deialdiak hainbat hiri eta herrietan izango dira, arratsaldez.
Urratsak egin dira, baina oraindik beste hainbeste egin behar dira espetxe politikaren arloan. Aurreko urteetan baino tratu egokiagoa jasotzen ari dira presoak legeari dagokionean, baina oraindik ez diote amaiera eman urruntze politikari, eta preso askorentzat legearen bidea oztopatzen ari dira, adibidez, gradu progresioaren bideak mozten. Horregatik, ELAk uste du beharrezkoa dela presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzea, eta afiliazioari dei egin dio mobilizazioetan parte har dezan.