ANTIARRAZISMOA
ELAk bat egiten du Gasteizen azaroaren 10ean deitutako elkarretaratze antiarrazistarekin
2023/11/09
"Onarpen-eskubidea ez da baztertzeko eskubidea" lelopean hamarnaka eragileek elkartaratzea deitu dute ostiral honetan, azaroaren 10a, Gasteizen arratsaldeko 20:30etan Mateo Moraza eta Lehendakari Agirre kaleen arteko izkinean.
Joan den irailaren 30eko gauean Gasteizko Mateo Moraza kalean dagoen La Comarca gaueko aisialdirako lokalean sartzea ukatu zitzaiela salatu zuten senegaldar jatorriko hiru pertsonak. Hala Bedi hedabideak azaleratu duenez hau ez a lehenengo taberna honek horrelako denuntziak jasotzen dituena.
Erasotuen arabera "gertakari hori ez da puntuala, afrikar euskaldunok eta arrazializatuek egunero jasaten ditugun antzeko eta eguneroko gertakari arrazisten zerrenda luzeari batzen zaien beste bat da."
Hori dela eta, Arabako erakunde, elkarte eta plataformak salaketarekin bat egitea eta azaroaren 10ean, 20:30etan, Mateo Moraza kalearen eta Lehendakari Aguirre jaunaren arteko elkargunean deitu dugun protesta-kontzentrazioan parte hartzea eskatzen dute.