GIPUZKOAKO GASOLINDEGIAK

ELAk salatu du patronalak negoziazioa blokeatu duela

ELAk salatu du patronalak negoziazioa blokeatu duela
ELA, LAB eta UGT sindikatuek, sektoreko ordezkaritzaren %70,27rekin, elkarretaratzea egin dute PRECOren aurrean AEGA patronalak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu duela salatzeko. Urte eta erdi baino gehiago igaro da negoziazioa hasi zenetik.

ELAk, LABek eta UGTk  AEGAri eskatzen diote hitzarmena berritzeko proposamen bat helarazi dezala, honako aldarrikapen hauei erantzuteko:

    • Sektorean lan egiten duten pertsona guztientzako gutxieneko soldata duina bermatzea.
    • Igandeetako eta Gabonetako egun berezietako plus espezifikoa sortzea.
    • Lizentziak hobetzea, kontziliazioa hobetzeko.
    • Soldatak KPItik gora igotzea.
    • Urteko lanaldia nabarmen murriztea.