LAN OSASUNA
ELAk Berguendako lan heriotza salatu du elkarretaratzean
ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du Gasteizko Virgen Blancan, astelehen honetan Berguendako FML Pirotecnia enpresan gertatutako lan heriotza salatzeko.
Heriotza honekin, gutxienez sei dira dagoeneko 2026. urtean Hego Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak, eta honakoa da urteko lehena Araban.
ELAk uste du heriotza hauek saihestu zitezkeela, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak laneko segurtasun neurriak betetzen direla bermatuko balu. Horregatik, Lan Ikuskaritzako plantilla indartzea eskatzen du, Europako batez bestekora parekatzeko eta enpresek indarrean dagoen araudia bete dezaten bermatzeko.