Barakaldoko Sanitas eta Muskizko Marcelo Gangoiti erresidentziak greban lan hitzarmenaren alde

2014/02/12
Barakaldoko Sanitas eta Muskizko Marcelo Gangoiti erresidentziak greban lan hitzarmenaren alde
Barakaldoko Sanitas eta Muskizko Marcelo Gangoiti hirugarren adineko erresidentzietan, otsaila eta martxoan hainbat greba egun egiten ari dira, eduki duineko eta azken lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren eraginak neutralizatuko dituen lan hitzarmen baten alde.

Bizkaiko hirugarren adineko egoitzen hitzarmenaren barruan egingo diren mobilizazioez gain, bi erresidentzia hauek, otsailean 6 eta 2 egun hurrenez hurren eta martxoan 8 egun greba egingo dituzte, edukidun eta aplikazio berme guztiak izango dituen hitzarmena lortzen ez bada.