Kutxabankeko pribatizazioaren aurkako elkarretaratzea
2014/05/20
ELA eta LAB sindikatuek eta hainbat eragile sozialek deituta elkarretaratzea egin da Donostian Kutxabankeko pribatizazioa bertan behera uzteko eskatuz. Ekintza honen bitartez, Euskal Kutxak-Kutxabanken izaera sozial eta publikoa neurri politiko eta legislatiboekin indartzea eskatu dute eta erakundearen likidazioa salatu dute.
Mobilizazioaren deitzaileek Euskal Herriari begira sistema finantziero publikoa artikulatzea eta, bide batez, gure produkzioaren garapena, pertsona eta euskal enpresa txiki eta ertzainei lotutakoa eskatu dute. Era honetan, aurrezkiak gizartearen mesedetan jarri behar direla adierazi dute.