'Zer egin indarkeria sexistaren aurrean?'

2016/11/24
'Zer egin indarkeria sexistaren aurrean?'
ELAk formazio jardunaldia antolatu du azaroaren 25erako, ostirala, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateak Abandoibarran (Bilbo) duen Paraninfoan izango da, 10:30tan. Ondoren kontzentrazioa bat egingo da.

‘Indarkeria sexistaren aurrean, zer?’ Hori izango da mahai-inguruan parte hartuko duten hiru lagunei –Laura Gomez Hernandez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun saileko arduradun ohia, Maria Viadero Acha, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeko kidea, eta Itziar Gandarias Goikoetxea, Mujeres del Mundo eta Mundu Martxako militantea– egingo zaien galdera. Saioa ELAko berdintasun arduradunak –Jone Bengoetxea– zuzenduko du.

Arratsaldean, berriz, ELAk bat egiten du mugimendu feministak deitutako deialdiekin. Hauek dira nagusiak: Baiona (18:30, Herriko Etxea), Bilbo (20:00, Arriaga Plaza), Donostia (19:00, Boulevard), Gasteiz (19:00, Andra Mari Zuria Plaza) eta Iruñea (20:00, Gaztelu Enparantza).