Noval: “Greba orokorrak eraginkorrak dira”
2012/02/15
Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna, ETBko “Azpimarra" saioan izan da. Bere esanetan, Espaniako gobernuak egin duen erasoaren aurrean mobilizatu beharra dago, eta horretarako greba orokorrak eraginkorrak dira. Novalen iritziz, gobernuak lan harremanetarako desoreka areagotu egin du, ugazaben aldera.