Bilboko Samsic Miserikordia zahar-etxeko enpresa-hitzarmena sinatu da
2016/06/23
ELAk akordioa lortu du Bilboko Miserikordia egoitzako pertsonal azpikontratatuaren hitzarmenaren inguruan. Akordioak 35 orduko astea bermatzen du (Bizkaiko hitzarmenean baino 106 ordu gutxiago urtean), baita hainbat soldata-kontzepturen igoera handiak; horrela, langileen soldatak hitzarmen probintzialekoak baino %10 hobeak izango dira.
Lanaldi osoan diharduten beharginek 30 minutuko atsedena hartu ahal izango dute; tarte hau 10 minutukoa izango da lanaldi partziala dutenen kasuan (Bizkaiko hitzarmenean halako atsedenik ez da aitortzen); gainera, gaueko, igandeko eta garraioko plusak hobetu dira, eta jaiegunetako plus berri bat ere sortu da.
Hitzarmenak kontratuak modu objektiboan egiteko lan-poltsa bat arautzen du; kontratu mugagabeak egingo dira, eta aplikazio-bermeak blindatu egin dira, erreforma laboralen ondorioak saihesten direlarik.
Hitzarmen honek argi adierazten du antolatu eta borrokatuz gero sektoreko lan-baldintzak duinagoak izateko helburua egingarria dela.