Guardian Llodioko langileek Bilboraino eraman dute lanpostuen aldeko aldarrikapena
2012/11/21
Guardian Llodioko enpresaren eta Bilboko Guggenheim Museoaren arteko ibilbidea oinez egin dute langileek zuzendaritzak aurreratutako 139 kaleratzeen aurka protestatzeko. Langileak greban daude urriaren 23tik negoziazioa eskatzeko.
Guardian Llodioko zuzendaritzak gaur goizean baieztatu du 139 kaleratze jasotzen dituen Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkezteko asmoa. EEEa bihar aurkeztuko die lan batzordeko kideei, gaur jakinarazi duenez.