Aurre-akordioa Bilboko Bincano Bingoan
2007/06/25
Hamazazpi eguneko grebaren ondoren aurre-akordio batetara iritsi dira Bincanoko langileak eta zuzendaritza. Akordioa ekainaren 28an izenpetuko dute bi aldeek.
Besteak beste, hitzarmenak iraupena izango duen hiru urteetarako (2005, 2006 eta 2007) soldaten %30ko igoera metatua eta eman litezkeen kaleratzeen aurkako neurriak jasotzen dira. Aurre-akordioaren alde azaldu ziren langileak joan zen astean ELAko egoitzan egindako batzarrean.