Barakaldoko Megaparken dagoen prekarietatea salatu dute sindikatu eta eragile sozialek
2012/09/05
Sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek Barakaldoko MegaPark-en elkarretaratze bat egin dute merkatalgune honetan dagoen prekarietatea eta lan baldintza eskasak salatzeko. Bide batez, salaketa honetan parte hartu dutenek irailaren 26rako deituta dagoen greba orokorrean parte hartzera deitu dute.
MegaParken ia 1.400 langile daude, eta hauetariko gehienen soldatak lurraldeko lan hitzarmenak jasotzen dituztenaren azpitik daude. Era berean, lan ordutegia astean 20 ordukoa da.
Sindikatu eta eragile sozialetako kideek IKEAren jarrera salatu dute, bereziki. Izan ere, nahiz eta irabaziak izan, 100 langile bota baititu azkenaldian, eta prekarietatea %30ekoa da.