ELAk ez du Bridgeston-eko hitzarmena sinatu
2007/04/16
UGT, CCOO eta USO sindikatuek Basauriko Bridgestone enpresaren lan hitzarmen berria sinatu dute apirilaren 16an. ELAren ustez hitzarmen berri hau atzerakoia da, ez duelako soldata igoera duinik jasotzen. Gainera ez du zehazten Basauriko eta Usansoloko lantokien etorkizuna bermatuko duen plangitzarik.
Hitzarmena indarrean izango den hiru urteetan, kasurik hoberenean, KPI + %0,30ko soldata igoera baino ez da jasotzen. Lanaldiaren murrizketarik ere ez da emango epe horretan.