Euskal Herriko Laborantza Ganbararen hamargarren urtemuga jai giroan ospatuz
2015/01/17
Hamar urte igaro dira Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zenetik. Hain zuzen, urtemuga hau ospatzeko hainbat ekimen antolatu dira Ainiza Monjolosen. Lehenik Euskal Herriko Laborantza Ganbara osatzen duten kide guztiek urteko asanblada nagusia egin dute. Asanbladaren ostean, ospakizunerako aukera ere egon da. 12:30tan zintzur bustitzea hasi da eta, 13:30tan herri bazkaria hasi da.
Euskal Herriko Laborantza Ganbara 2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen; beraz, hamar urte igaro dira erakunde eredugarri honen sorkuntzatik. Helburu bikoitzarekin sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Batetik Iparraldeko egitura instituzionalaren eraikuntzan parte hartzea; bestetik, laborantza herrikoia garatzea, laborarien, naturaren eta kontsumitzaileen arteko errespetuan oinarriturik.
Hamar urte geroago, helburu hauen egikaritzan egindako lan bikaina txalotu beharrean gaude. ELAk Euskal Herriko Laborantza Ganbara zoriondu nahi du, eta urte hauetan zehar egindako lan bikaina goraipatu. Zorionak eta bestak jarraitu dezala!