ELAk deitoratu egin du patronalen eta gainerako sindikatuen arteko gaurko sinadurarekin 2012ko eta 2017ko murrizketekin amaitzeko eta Nafarroako itunpeko irakaskuntzan hobekuntzak egiteko akordioa lortzeko aukera galdu izana

2020/10/16
ELAk deitoratu egin du patronalen eta gainerako sindikatuen arteko gaurko sinadurarekin 2012ko eta 2017ko murrizketekin amaitzeko eta Nafarroako itunpeko irakaskuntzan hobekuntzak egiteko akordioa lortzeko aukera galdu izana
ELAk gainerako sindikatuek bezala lan egin du 2020ko murrizketa berriak saihesteko, eta pozik agertu da horiei izkin egin dieten 52 pertsonengatik. ELAk besteekin borrokan jarraituko zukeen, 2017ko akordioaren murrizketen eraginpean dauden ehunka pertsonak eta 2012ko murrizketak gainditu gabe dituzten 3.000 profesional baino gehiago atzean ez uzteko

Gaur gehiengo sindikalak bat egin du patronalek ordezkaritza sindikalaren % 1ekin sinatu zuten Akordioarekin, 14/2020 Foru Legearen idazketaz aldatuta (Legebiltzarrak udan onartu zuen akordio hori, eta indarrik gabe utzi ditu Hezkuntza Sailak eta Patronalek ekainean adostu zituzten murrizketak, aurre-erretiroa hartu baino 4 urte lehenago irakastordu gehiago ez murriztea eta aurre-erretiroa hartu bitartean gutxiago kobratzea zekartenak), eta horrek guztiok batera murrizketarik gabeko akordio bat lortzeko borroka egiteko aukera urruntzen du. Beraz, murrizketa hauek mantentzen dira:

  • 2012ko soldata-murrizketaren erdia baino ez da itzuli oraindik (14/2012 Errege Lege Dekretua), nahiz eta aurreko Akordioaren konpromisoa izan eta 4/2019 Legeak horretara behartzen duen. Kontuen Ganberak baieztatu digunez, aurtengo Nafarroako Kontu Orokorren gaineko fiskalizazio-lanaren zati gisa, 2021ean ELAk egindako eskaera hartuko du kontuan, hau da, % 1,25eko diferentziari ematen ari zaion destinoa fiskalizatzeko, hau da, itunpeko irakaskuntzako partidetarako agertzen den 2019ko % 4,5eko igoeraren eta plantillek izan duten % 3,25eko igoeraren arteko aldea.

  • Ez da lehengoratu murrizketa; izan ere, 2017ko irailetik, 57 urte betetzen dituzten irakasleek 2 eskola-ordu baino ez dituzte murrizten, lehenago 4 ziren. Era berean, ez da aldatu ordutik askoz ere zailagoa dela prestakuntza publikoa eskuratzea, eta ia ez dagoela aukerarik sarean birkokatzeko ikasgela bat itxiz gero.

  • Era berean, ez da ezer aipatzen 2016ko % 1eko igoera egiteke egoteari buruz; horren ondorioz, 2011. urtean baino soldata-distantzia handiagoa dugu langile publikoekiko, garai hartatik lan-urte oso baten pareko diru-sarrerak galdu baititugu. Egungo erosteko ahalmenari dagokionez, 2009an baino % 13 txikiagoa da, nahiz eta azken urteetan soldata igoerak izan.

Atxikimendu horrek esan nahi du, de facto, patronalen eta sindikatuen arteko harremana 2ri dagokiela onartzea, sindikatu guztiok salatu dugunean hezkuntzarekin genuen 3 aldeteko mahaitik kanporatzea, eta pandemiaren ondoriozko egoeraren larritasunak inoiz baino beharrezkoagoa egiten duenean negoziazioa Sailaren, Patronalen eta Sindikatuen presentziarekin.