ELAk Donostiako Groseko zentroan endokrino falta salatu du
Donostiako Groseko anbulategian bi endokrino falta dira martxoaren hasieratik, ondorioz, itxaron zerrendak hazi egin dira. Egoera hau konpondu nahian, bajak denboraz eta seriotasunez kudeatu beharrean, baja hauek “peonada” (aparteko ordu) bidez betetzen ari dira beste endokrino batzuekin.
ELAk Osakidetzari exijitu nahi dio baja guztiak ordezkatu ditzala lehen egunetik, osasun zerbitzuek murrizketa politiken ondorioz inolako kalterik jasan ez dezaten.
Era berean, Osakidetzak Erresonantzia Magnetikoen kamioiarekin burutu duen publizitate kanpaina salatu nahi dugu. Osakidetzak ez du kamioi horrek eman dituen hainbat errakuntza larriri buruzko berririk eman, besteak beste existitzen ez ziren gaixotasunak topatu dituela hainbatetan, kasu batzuetan oso gaixotasun larriak.
Azkenik, ELAk salatu nahi du itxaron zerrendak murriztearen aitzakiarekin osasungintza pribatura hainbat gaixo bideratzen ari direla.
ELAk osasungintza publikoaren alde apustu egiten jarraitzen du, horretarako Eusko Jaurlaritzak osasungintza publikorako dotazio nahikoa izan behar du, eta kontuan izan behar dugu ELGEko herrialdeekiko 1.000 milioi euroko defizita dugula.
ELAk aurretik ere salatu izan du Osakidetzak 3.000 lanpostutik gora suntsitu dituela azken hiru urteetan eta Osakidetzari 5.000 lanpostu berri sortzeko proposamena luzatu diogu, horren bitartez kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko eta lan-baldintzak duintze aldera. Horretarako beste sindikatu guztiei mobilizazio proposamen bat luzatu diegu.