Corrugados Lasaoko lan batzordeak bidegarritasun plan egonkor bat eskatu du

2013/05/02
Lan batzordeak adierazi du gaur goizean Corrugados Lasao enpresak merkatua duela eta etorkizuna izen litekeela. Era honetan bideragarritasun plan egonkor bat eskatu dio Gallardo Taldeari, etorkizun hurbil batean eman litekeen itxiera baten beldur baitira.

Lan batzordeak argi utzi du gaur goizean eman duen prentsaurrekoan lanpostuen defentsan jardungo dutela eta ez duela 38 familia langabeziara joan daitezen utziko. Era honetan, aurreratu du astearte eta ostegunero elkarretaratuko direla bertako langileak, egoera honek jarraitzen duen bitartean.

Lan batzordeak salatu du 2012. urtearen amaiera aldera eta gaurko eguna bitarte, enpresak ez duela materialik ekarri nahi izan Lasaoko lantegira eta langileak berdin berdin mantendu ditu bertan, apenas lan kargarik izan gabe. Era berean, Corrugados Lasao, 2010 eta 2011. urteetan irabaziak izan zituela, azaldu dute.

Joan zen apirilaren 23an, Gallardo taldeak Corrugados Lasaok dituen 70 langiletik 38 kaleratzeko txostena aurkeztu zuen Madrilen. Espediente berdinean Corrugados Azpeitiako plantaren itxiera eskatzen zuen.